Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Eskualdeko triatletek emaitza onak lortu dituzte Munduko Ironman Txapelketan

Eider Mugartegi
Lekeitio,Ondarroa
2017/10/16
Mireia Arrillagak bere kategoriako (emakumeak 25-29 urte) 10. postua lortu zuen zapatuan [urriak 14], Kailua-Konan-en (Hawaii, AEB) jokatu zen Munduko Ironman Txapelketan. Igerian, bizikletan eta korrika egin beharreko 226 kilometroak 10.46.07-ko denboran osatu zituen lekeitiarrak.
Mireia Arrillaga IronMana amaituta, helmugan.

Mireia Arrillaga IronMana amaituta, helmugan.

Arrillaga, baina, ez da izan Hawaiiko proba handian egon den eskualdeko ordezkari bakarra. Arnaitz Burgoa ondarrutarrak ere parte hartu zuen munduko norgehiagoka ospetsuan. Bere kategoriako (gizonezkoak 40-47 urte) 27. postua eskuratu zuen ondarrutarrak 9.40.28 denbora eginez. Denborak. Igeriketa saiotik 8. postuan irten zen Mireia Arrillaga ordubete eta 16 segundoko lanaren ostean. Bizikletako 180 kilometroak 05.47.25-ean amaitu zituen, eta korrikako 42 kilometroak berriz, 03.50.56 denboran egin zituen. Arnaitz Burgoak, ostera, 57. postuan amaitu zuen igeriketako proba 3.800 metroak ordubetean eginez. Bizikletan ondo ibili zen ondarrutarra, eta 33. postuan jarri zen 5.00.53 denbora beteta. Korrikako 42 kilometroak, azkenik, 3.30.22 denboran osatu zituen, 36. postuan.
Mireia Arrillaga eta Arnaitz Burgoa lagun taldean, Hawaiin. Argazkia: Ondarroako Kirolaren leihoa

Mireia Arrillaga eta Arnaitz Burgoa lagun taldean, Hawaiin. Argazkia: Ondarroako Kirolaren leihoa

Hawaiikoa hirugarren Ironmana izan da Mireia Arrillagarentzat, Arnaitz Burgoak, berriz, tamaina horretako sei egin ditu, eta bigarrenez parte hartu du Hawaiiko Munduko Txapelketan, 2014an egin zuen lehenengoa, eta oraingoan, orduko emaitza hobetzea lortu du. Sailkapen orokorrari dagokionez, emakumeen proba Daniel Ryf-ek irabazi zuen: 08.50.47. Suitzarra hirugarren urtez jarraian nagusitu da munduko txapelketan. Gizonetan Patrick Lange izan zen azkarrena: 08.01.40. Eneko Llanos gasteiztarrak 24. postuan amaitu zuen 08.40.52 denboragaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.