Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Josu Agirreamalloa markina-xemeindarra, Cafes Baque pilota txapelketako garaile

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/10/16
Etorkizuneko pilotarien 32. Cafes Baque Txapelketa irabazi du Josu Agirreamalloa Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko pilotariak. Gazte mailako faboritoa zen Agirreamalloa, eta final laurdenetan edo finalurrekoan egin zuen modura, aurreikuspenak bete eta erraz irabazi zuen Iurretako Olaburu pilotalekuan jokatu zen eskuz banakako finala.
Pello Urionabarrenetxea entrenatzailea eta Josu Agirreamalloa pilotaria garaipenaren ostean. Argazkia: Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea

Pello Urionabarrenetxea entrenatzailea eta Josu Agirreamalloa pilotaria garaipenaren ostean. Argazkia: Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea

6-0 irabazten hasi eta berehala 9-1 eko abantailagaz jarri zen aurretik Agirreamalloa, eta aurkari zuen Atxondoko Josu Egurenek, nahiz eta partida ona egin, ez zuen aukera gehiegirik eduki. Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko pilotariak lasai jokatu zuen eta gehiago izan zen kantxan 22 eta 6 irabaziz. “Hasierako 9-1 ak markatu zuen partida eta bidea erraztu zion gure pilotariari”, azaldu du Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzaileak. Orain dela bi urte Aimar Ibarloza taldekidearekin jokatu zuen kadete mailako finala Agirreamalloak, aurten, baina, eskuko mina zela-eta Ibarlozak ezin izan duela txapelketan parte hartu esan du bien entrenatzailek. Ander Malasetxebarria ere txapelketan aritu dela gogora ekarri du Urionabarrenetxeak. “Partida bi irabazi eta final laurdenetara heldu zen”. Baque lehiaketako txapela etxean, amateur mailako txapelketa garrantzitsuenetako bat jokatuko du zapatuan, Tolosan, Josu Agirreamalloak: Eskuz binakako Diario Vasco Txapelketa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.