Espainiako Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Kataluniako Biltzar Nagusiko (ANC) presidentea espetxeratzeko agindua eman zuen atzo [urriak 16]. Horren aurrean, Gure Esku Dago-k deituta, Euskal Herriko herri asko eta askotan elkarretaratzeak egin dira gaur [urriak 17].
Mutrikun egindako elkarretaratzea.
Horrez gain, hainbat udalek, tartean Lekeitioko Udalak, auzitegiak hartutako erabakia salatzeko adierazpen instituzionalak onartu dituzte. “
Lekeitioko Udalak bere kezka eta erabateko arbuioa adierazten ditu Cuixart eta Sanchez baldintzarik gabe espetxeratzeko eman duen agindua dela eta”. Lekeitioko Udalaren iritziz, erabaki horrek “oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen” ditu.
Ondarroan egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ondarruko Gure Esku Dago
Halaber, Cuixart eta Sanchez arrazoi politikoengatik atxilotu eta kartzelaratu dituztela salatu nahi izan dute. “Lekeitioko Udalak bere babesa eta
elkartasuna adierazten die Cuixart eta Sanchezi, bai eta Kataluniako gizarte osoari ere. Eta bi
atxilotuak berehala askatzeko exijitu du”.
Lekeitioko Udalak dio Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezala, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela
Bide beretik, Espainiako Gobernuari eskatu nahi izan diote oinarrizko askatasunaren aurkako estrategia errepresiboa bertan behera uzteko, “demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa delako”.
Mendexako elkarretaratzea.
Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezala, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela adierazi du. Lekeitioko Udalak zenbait eragilek eraso horiek salatzeko deitutako
mobilizazioekin bat egin eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu die.
Lekeitioko elkarretaratzea
Aulestiko elkarretaratzea. Argazkia: Aulestiko Gure Esku Dago
Markina-Xemeinen egindako elkarretaratzea. Argazkia: Markina-Xemeingo Gure Esku Dago
Berriatuan egindako elkarretaratzea. Argazkia: Berriatuko Gure Esku Dago