1936ko gerra fronteak Markinaldeko frontean egonkor iraun zuen zazpi hilabeteetan gertatutakoa laburbiltzen duen
argazki bilduma ikusgai egongo da Etxebarriko Antsotegi hotelean.
Ahaztuen Oroimena elkarteak testuinguru haretan ateratako argazki edo eta 36ko gerrako gertaerek irudikatzen dituzten argazki bilduma bat osatu du, eta guztiak ikusgai jarriko ditu Antsotegiko hormetan.
Ahaztuen Oroimena elkartekoak eta Antsotegi Hotelekoak erakusketa prestatzen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena elkartea
Erakusketa 2014-2016 artean,
Zelaietaburuko (Etxebarria) memoria gunean egindako lan eta hiru gorpuzkinen deshobiraketen inguruko argazkiekin osatuko da. Zelaietaburuko berreskuraketan egindako lan guztia –garbiketa eta deshobiraketa–erakusten dute, dozena bat paneletan banatuta, ikusgai jarri dituzten 100dik gora argazkiek.
Erakusketa zapatuan [urriak 21] inauguratuko dute, 18:00etan, eta
abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, mokadutxoa egongo dela aurreratu dute Antsotegi Hotelekoek.