Bertsolari mutrikuarrari omenaldia egingo diote asteburu honetan Urepelen (Gipuzkoa), Xalbador Egunaren barruan.
Berriatuan, Ondarroan eta Mutrikun bizi izan zen bertsolaria aurtengo
otsailean zendu zen, 81 urterekin, eta Xalbador bere lagun min eta bertsolariaren urteroko omenaldian aurten bere aitortza ere jasoko du Azpillagak.
Egun biko jaia ospatuko dute Urepelen, bihar eta etzi. Domeka goizean, Jose Mari Iriondo kazetari eta Deiadar elkarteko kideak Azpillagaren bizitzaren inguruko berbaldia eskainiko du, Urepeleko eskolan. Hainbat bertsolari batuko dira Urepelen domekan Xalbador eta Jon Azpillaga omentzeko: Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi, besteak beste.
Bestalde, domekan [urriak 22] 13:00etan egingo duten herri kirol saioan Mutrikuko taldeak parte hartuko du; Donazaharreko taldearen aurka lehiatuko dira sokatiran, segan, organ eta lasto altxatzean.