Nepal. Bizitzaren zikloa izenburupean ontzi tibetarrak zer diren, nondik datozen eta nola erabiltzen diren ikasteko aukera egon da gaur [urriak 21] Markina-Xemeinen.
Goizean, 10:00etatik 13:00etara, ontzi tibetarren inguruko tailerra egon da Uhagon kulturgunean. Horretan 15 lagunek parte hartu dute. Tailerra Tato Edroso musikari eta argazkilariak gidatu du. Ontzien inguruko azalpenak entzun ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera eduki dute parte hartzaileek. Horrela, bikoteka antolatuta, ontzien magia lehen pertsonan ezagutu dute.
19:00etan, ostera, Arretxinagako ermita emanaldi berezi baten lekuko bihurtu da. Nepaleko lurrikararen aurreko eta ondorengo argazkiak proiektatzen zituzten bitartean, emanaldi lasaigarri bezain sentikorra eskaini du Edrosok ontzi tibetarrekin, gong eta banbuzko txirulagaz (basuri).
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.