Emozioz beteta amaitu da 40. Euskal Zine Bilera

Benito Ansola oholtza gainean, Miren Gojenola eta Tessa Andonegi aurkezleekin. Argazkia: Euskal Zine Bilera
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Epaimahai lanetan Aitor Gametxo zinegile eta muntatzaile lekeitiarra, Arantza Lauzirika artista eta arte eta ikus-entzunetan doktorea, Natxo Rodriguez artista, ikertzaile eta irakaslea, Iratxe Urkiaga aktore eta haur animatzailea eta Kote Camacho marrazkilari eta zuzendari oiartzuarra aritu dira oraingoan. Begirada. Sentimendu eta emozioz beteriko ekitaldia izan zen amaierakoa, Benito Ansolari eskainitako omenaldia batez ere. Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak elkarrizketatu zuen “gure Lekeitioko John Ford”, eta bere filmografiaren errepasoa egin eta era askotako pasarteak gogora ekartzeko aukera egon zen.
Ruben Martinez, Benito Ansola Bekaren irabazlea eta Leire Lardazabal Topaguneko kidea. Argazkia: Euskal Zine Bilera
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Mahaingurua. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari ere espazioa zabaltzen dio EZBak. Era horretan, euskal zinemagintzaren egoeraz partekatzeko aukera eskaini zuen zapatu [urriak 21] goizean egon zen mahainguruak. EZBren 40 urteetan euskal ikus-entzunezkoetan egondako bilakaeran belaunaldi berrien eta emakumeen inpaktua aztertu zituzten. Olatz Beobide izan zen aurkezle, eta Jone Karres, Maitane Carballo, Aurora Iturrioz, Iñaki Gomez eta Iban del Campok hitz egin zuten bakoitza bere esperientziatik. Mahainguru ostean, bazkaltzera joan ziren partaide guztiak, eta han ere elkarrizketaren hari berdinetik jarraitu zuten.

























