Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Abian da Lea-Artibaiko Euskerean Eupadea!

Eider Mugartegi
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2017/10/24
Euskaraz eta euskaragaz gozatzeko taldekako lehiaketa bat jokatuko da Lea-Artibai eskualdean azarotik abenduaren 2a bitartean. 8tik 16 urtera bitarteko gaztetxoek parte hartu dezakete Euskerean Eupadea! ekimen berrian. Euskara sustatzea da ekimenaren helburu nagusia. Lea-Artibai eskualde euskalduna bada ere, eta egunerokotasunean gehien erabiltzen den hizkuntza euskara bada ere, inguruko gaztetxoen artean badago erdaraz egiteko joera. Hori dela eta, euskara hauspotzen jarraitu beharra ikusten dute ekimenaren sortzaileek, Herribixi kooperatibako kideek. Eurek izango dira lehiaketaren antolatzaile eta koordinatzaileak, eta Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoaren eta Lea-Artibai Amankomunazgoaren laguntza izango dute. Herriz herri, gainera, informazioa zabaltzen ari dira udal zein ikastetxeetan.
Mikel Ansotegi Lea Ibarra Mankomunitateko lehendakaria, Nerea Gartzia Herri Bixi Kooperatibako kidea, Rakel Elu Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakaria eta Eneko Arrate Herri Bixi kooperatibako kidea.

Mikel Ansotegi Lea Ibarra Mankomunitateko lehendakaria, Nerea Gartzia Herribixi Kooperatibako kidea, Rakel Elu Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakaria eta Eneko Arrate Herribixi kooperatibako kidea.

Ikuskizun itxurako lehiaketa izango da, eta garrantzia berezia emango diote sorkuntzari. Horrela, kanporaketaz kanporaketa proba ezberdinak gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. “Lea-Artibairi buruzko galdera erantzunen atal bat egongo da esate baterako, kultura, geografia edo euskalkiei lotutako galderekin”, aurreratu dute. Hala ere, galderak errazak izango direla azaldu dute. “Ez goaz jendearen jakintasuna neurtzera, ondo pasatzea dugu helburu, eta herrietako ezagutzak ere bultzatu nahi ditugu: pertsonaiak, jaietako protagonistak, zenbat kilometro dauden herri batetik bestera, herrietako idazle edo antzezleak…”. Esketxak, karaokea, bertsoak, antzezpenak, dena nahastuko dute. “Sormen munduagaz lotutako probak izango dira, gaztetxoak, beraz, ikusle soil izan beharrean, parte hartzaile eta protagonista izango dira oraingoan”. Bestalde, Lea-artibaiko gaztetxoak euren artean harremantzeko bidea ere izango da lehiaketa. “Gaztetxoak harremantzeko bide batzuk badaude zabalik, ikastetxeetatik eginten dituzten olimpiadak esate baterako, baina kulturgintzatik ez dago horrelakorik”. Lehiaketa. Adin tarte bitan banatuta egongo da lehiaketa 8-11 urte eta 12-16, eta lau, bost edo sei laguneko taldeak osatu behar dira. “Tarte horien barruan nahi bezalako taldeak osatu daitezke; hau da, adin zein herri desberdinetako partaideek osatu dezakete taldea”. Parte hartu nahi dutenek, taldeak osatu eta Herribixiren webgunean eman behar dute izena. Lehiaketaren finala, abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan, izango da Markina-Xemeingo frontoian, baina aurretik kanporaketa batzuk egongo dira. Asteburu bitan, zapatu eta domeka egingo dituzte kanporaketak. Parte hartzaile kopurua zehaztu ondoren hasiko dira antolatzen. Kanporaketa bakoitzaren amaieran emango dute ebazpena, horretarako eskualdeko kulturgintzako kideez osatutako epaimahai bat egongo da eta bertan momentuan erabakiko dute nortzuk egiten duten aurrera. Sariak. Finalera sailkatzen diren lau taldeek izango dute saria: lehenengo gelditzen den taldeak Lea-Artibaiko produktuekin betetako otzara bat, Antsotegin multiabenturako saio bat eta afari bat irabaziko ditu; bigarrenek Antsotegin multiabentura saio bat eta Lea-Artibaiko produktuekin betetako otzara irabaziko dute, eta hirugarren eta laugarren taldeetakoek otzarak jasoko dituzte. Horrez gain, parte hartzaile guztiek izango dute opariren bat. Saio bakoitzaren amaieran, gainera, publikoari ere zukua banatuko diote, jaia girotzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.