Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaIngurumena

Juanjo San Sebastianen hitzaldiagaz hasiko da Markina-Xemeingo lehen Mendi Asteburua

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/10/25
Gazte eta gaztetxoen artean mendizaletasuna bultzatzeko asmoz, Mendi Asteburua antolatu dute estreinako Markina-Xemeinen. Juanjo San Sebastian mendigoizale ezagunaren hitzaldiagaz hasiko dira ekimenak eguenean [urriak 26], eta Orientazio Ibilaldiagaz amaituko dira domekan [urriak 29]. Markina-Xemein oso mendizalea izan dela beti nabarmendu dute antolatzaileek, baina zaletasun hori gazte eta gaztetxoen artean galtzen ari dela ikusi dute. Hori dela eta, izaera mendizale horri bultzada berria emateko, lau egunetako ekimen berezia prestatu dute urteroko ekimenei formato berriak gehituta. “Abenturagaz lotura duten ekimenak gehitu ditugu gazteak erakartzeko”, azaldu dute. Ekimen berri horien artean, besteak beste, Mendi Tour, Bilbao Mendi Film Festibaleko pelikula aipagarrienen proiekzioa nabarmendu daiteke. Abenduaren 8tik 17ra, Bizkaiko hiriburuak hartuko duen 10. jaialdira aurkeztu diren mendia, abentura eta natura gaien inguruko bost film ikusi ahalko dira barikuan [urriak 27], 19:00etan, Esperantza eraikineko aretoan: Annapurna III-Unclimbed (12′) David Lamak, Hansjo?rg Auer eta Alex Blu?mel alpinistekin 2016an Himalayara eginiko espedizioari buruzko lana; E.B.C. 5.300m (15′) Everesteko oinarriko kanpalekuko bizitza erakusten duen filma; Metronomic (15′) Compagnie 9.81 taldeko dantzari hegalariak, Radio Monkey bandako musikariak, eta Baraka Filmseko kideak batera egindako ikuskizuna jasotzen duen filma; Boys In The Bugs (18′) Matt Segal eta Will Stanhopek Bugaboo mendietan mailaz kanpoko arrakala bat eskalatzen erakusten dituen lana; eta Freedom Under Load (58′) Tatras mendietako zamaketarien azken belaunaldiari buruzko lana. Herriko ikastetxe bietako DBH4 mailako ikasleei emanaldi berezia eskainiko diete goizean, eta mendiari lotutako mundu mailako film onenetako batzuekin gozatzeko aukera izango dute nahi duten guztiek arratsaldean. Sarrerak 5 euro balioko ditu.
Mendizaleak 2010eko Ibilaldi Neurtua egiten.

Mendizaleak 2010eko Ibilaldi Neurtua egiten.

Eskalada. Urregaraiko eskalada gunera ere irteera bat egongo da Mendi Astearen baitan. Azaldu dutenez, orain dela 20 urte inguru eskaladako gune bat egokitu zuen herriko mendigoizale taldeak Urregarai mendian. Zaharkituta gelditu zela eta, orain dela bost urte errekuperatu eta berriz erabilgarri jarri zuten gunea herriko eskalatzaileen laguntzagaz. Eskalada gune hori ezagutzeko eta probatzeko aukera egongo da zapatuan [urriak 28] Sustraiak Natura turismo aktiboko eta abentura kiroletako enpresak lagunduta. 15:00etan jarri dute batzeko ordua Urregaraiko landan. “Eskaladan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena Markina-Xemeingo udaletxean; izen ematea 3 euro ordaindu beharko da”, zehaztu dute. Barikua izango da izena emateko azken eguna. Etxebarriko Antsotegi hoteleko familiak lotura estua izan du beti mendiagaz. Hori dela eta, Mendi Astea bertan egingo den hitzaldiagaz hasiko da. Juanjo San Sebastian euskal alpinistak bere esperientziak eta ibilbidea azalduko dituela aurreratu du Gontzal Hernando Antsotegiko arduradunak. Mendizale bilbotarrak 1979an egin zituen lehen igoerak Alpeetan eta Andeetan, bi urte geroago lehenengo aldiz Himalaiara joan zen Asia aldera, eta ordutik zortzimilako batzuetara igotzea lortu du. Bere hitzaldia 19:00etan hasiko da. Orientazio ibilaldia. Adin guztietako mendigoizaleek parte hartzeko moduko ekimenagaz amaituko da domekan [urriak 29] Mendi Astea. Herriko Artibai Mendigoizale Taldeak urtero antolatzen duen orientazio proba egingo da Markina-Xemein inguruetan. 10:00etan izango da irteera Arkupetik, eta 13:00etan amaituko da luntxagaz.
Umeak 2013ko Orientazio Ibilaldian parte hartzen. Argazkia: Artibai Mendigoizale taldea

Umeak 2013ko Orientazio Ibilaldian parte hartzen. Argazkia: Artibai Mendigoizale taldea

Jabier Arrate Artibai Mendigoizale Taldeko kideak azaldu duenez, ibilbidea osatu ahal izateko argibide guztiak eta ibilbidea egiteko mapa Arkupean egongo den irteerako mahaian emango dituzte. Bi ibilbide egongo dira aukeran luzea eta laburra, eta bietan 12 kontrol egongo dira. Bakoitzak arkatza edo boligrafoa eramatea eskatu dute, kontroletan aurkituko dituzten argibideak irteeran emango duten orrian zehazteko. “Kontrol bakoitzak zenbaki bat edukiko du eta zenbaki hori eta esaten duena lotu beharko dira orrian”. Astiro joanda ere pare bat ordutan egiteko moduko ibilbidea izango dela azaldu du Arratek. Aurten, gainera, Izarbidean elkartekoekin batera antolatu dute ekimena, eta gurpildun aulkietan doazenak ere egin ahal izateko moduko bidea izango dela azpimarratu du mendigoizale taldeko kideak, “dena asfaltotik”. Irteeran aukeratu ahalko dute parte hartzaileek zein bide osatu nahi duten. “Bata luzetxoagoa da beste baino, baina biak errazak dira, edozeinek egiteko modukoak”. Zalantza sortu dezaketen tarteetan, gainera, marka gorri-horiak jarriko dituzte, bidea ondo jarraitu ahal izateko.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.