Baraiazarra nagusi, Kinttopeko Zaldi Mando Txapelketan
Baraiazarra da Aulestiko III. Kinttopeko Zaldi Mando Txapelketaren irabazlea. 74 untzeko markagaz nagusitu da Maumeko probalaria. Txapelketa irabazteagatik 600 euro eta Ilunzar tabernak emandako manta jaso zituen astelehen gauean.Hain zuzen ere, domeka...
Hain zuzen ere, domeka arratsaldean eta astelehen gauean jokatu zituzten Aulestiko III. Kinttopeko Zaldi Mando Txapelketaren bi saioak, 950 kiloko Aulestiko Harri Barriagaz.
68 untzagaz Nabarniz jatetxea sailkatu zen bigarren, eta atzetik Etxebarriko Adorrixa anaiak geratu ziren. Hala, txapeldunordeak 550 euro eskuratu zituen, eta hirugarrenak 500 euro.
Astelehen gaueko saioan lehiatu ziren Baraiazarra, Nabarniz jatetxea eta laugarren sailkatu den Aulestiko Aitor Alzaa.
Domeka arratsaldeko saioan, berriz, Etxebarriko Adorrixa anaien zaldi-mandoek lortu zuten markarik onena.
Horiekin batera, Azkoitiko Txibilterren eta Zumaiako Talaia jatetxekoen abereak aritu ziren deman.