155.aren kontra. Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea lelopean, manifestazioa zapatuan [azaroak 4] egingo da, Bilbon. Manifestazioa Casillatik aterako da, 17:00etan. Mobilizazioa ondoko alderdi politiko, sindikatu eta eragileek deitu dute: EH Bildu, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago.
Lea-Artibai eta Mutrikutik
manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte; aurretiaz izena eman behar da:
- Mutriku: eguaztenean [azaroak 1] eta eguenean [azaroak 2] izena eman ahal da, 18:00etatik 20:00etara, Beheko Plazan. Ordutegi horretatik kanpo Zubixa tabernan ere izena eman ahal da. Zapatuan 15:30ean aterako da autobusa, goiko biribilgunetik.
- Lekeitio, Aulesti eta Markina-Xemein: Gure Esku Dago-k herritar guztiei manifestaziora joateko deia egin die. Bizkaibuseko autobusean joango direla iragarri dute.