Txirrindularitzari buruzko solasaldia, gaur, Berriatuan
Amets Txurruka eta Miguel Madariaga izango dira gonbidatuak. Saioa «dibertigarria» izango dela esan dute. 19:00etan hasiko da, bideo gelanTxirrindularitzari buruzko solasaldia egongo da gaur, 19:00etan, Berriatuko bideo gelan. Amets Txurruka etxebarr...
Amets Txurruka eta Miguel Madariaga izango dira gonbidatuak. Saioa «dibertigarria» izango dela esan dute. 19:00etan hasiko da, bideo gelan
Txirrindularitzari buruzko solasaldia egongo da gaur, 19:00etan, Berriatuko bideo gelan. Amets Txurruka etxebarriko txirrindulari ohia eta Miguel Madariaga Euskaltel Fundazioko presidente ohia izango dira gonbidatuak.Berbaldia Ander Txakartegi Berriatuko txirrindulariak dinamizatuko du. «Ez da hitzaldi formal bat izango. Saioari kutsu dibertigarria ematen saiatzen gara», esan du.
Txurrukak eta Madariagak euren ibilbidea errepasatu eta bizipenak kontatuko dituzte. «Lagunarteko hizketaldi bat bezala planteatu dut», aurreratu du Txakartegik.
Omenaldia
Txirrindularitzan urte askoan ibili diren bi profesionalen gorabeherak entzuteagaz batera, sorpresak ere egongo direla aurreratu dute, bai eta opariak ere.
Hitzaldia, gainera, bi profesional ohiei omenaldia egiteko aitzakia ere badela gaineratu du berriatuarrak.
Beraz, bi protagonistek txirrindularitzan bizitakoak bertatik bertara entzun nahi duten herritarrei bideo gelara hurreratzeko gonbitea egin die Txakartegik.