Bariku iluntzean [azaroak 3] gonbidatu bereziak eduki zituzten Berriatuko bideo gelan:
Amets Txurruka Etxebarriko txirrindulari ohia eta
Miguel Madariaga Euskadi Fundazioko presidente ohia. Solasaldia “atsegina” izan zela eta 60 herritar batu zirela esan du Ander Txakartegi txirrindulari berriatuarrak. Hain zuzen ere, hitzaldia Txakartegik dinamizatu zuen.
Madariagak eta Txurrukak euren bizipenak kontatzeaz gain, Txakartegiren galderei ere erantzun zien. Eta iragarri modura, bi gonbidatuak opariekin ere amaitu zuten ekintza.
Amets Txurruka Ander Txakartegi eta Miguel Madariaga.