80 lagunek parte hartu dute Berriatuko V. Errege Bideko krosean
Eguraldi txarra egin bazuen ere, jende askok parte hartu izana azpimarratu du Berriatuko Udalak. Guztira, 80 lagunek egin zuten krosa. Horien guztien artean, Ekaitz Kortazar (gizonezkoetan lehenengoa), Ioana Osa (lehenengo emakumea) eta Ainhoa Arrate eta Julen Arrate (lehenengo bikote berriatuar mistoa) izan dira irabazleak.
Lasterketa egin aurretik, antolatzaileek HITZAri azaldu zioten iazko parte hartze datua (50 lagun) gainditzea espero zutela. Eta azkenean, hala izan da. Parte hartzaileak ere gustura geratu ziren.