Lea Artibai ikastetxea bisitatu du Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak
Jorge Arevalo Turrillas Lanbide Heziketako sailburuordea, Rikardo Lamadrid Intxaurraga Teknologia eta Ikasketa aurreratuen zuzendaria, Nicolas Sagarzazu Alzua Antolakuntza eta Planifikazioko zuzendaria eta Mª Jose Barriola Baraibar Teknikako Garapen Jasangarriko arduraduna Isabel Mendiguren ikastetxeko zuzendariagaz, Maite Bengoa Lanbide Heziketako arduradunagaz eta Eneritz Azkue Lanerako Prestakuntzako arduradunagaz batu ziren atzo [azaroak 9] ikastetxea eta garatzen ari diren proiektu berriak ezagutzeko.
Azken proiektu berritzaileen artean, digital manufacturing, 3Dn inprimitutako materialak, 4.0 industrian plastikoen injekzioa eta estanpazio beroaren bidez lortu eta laser bidez moztutako UHSS altzairuzko pieza metalikoa lortzea daude. Era berean, Lean eskola ere aurkeztu zieten. “Formazio Duala ezagutzeko aukera ere izan dute bisita honetan bai eta TKgune, ETHAZI eta Urrats Bat programen emaitzak ere”.