Azaroaren 25ean joan eta
26an itzuliko dira gaztetxoak etxera, gaua Santa Eufemian igaro ondoren. 2006 eta 2009 urte bitartean jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute irteeran.
Azaroak 25ean,
10:00etan jarri dute elkartzeko ordua Boluko zubian, eta eguerdirako goian egotea dute asmoa. Santa Eufemian bertan afaldu, lo egin eta azaroaren 26an, bazkaltzeko ordurako itzuliko dira guztiak herrira
.
Jendea Santa Eufemiko aterpetxe aurrean.
Lo zakua, aldatzeko arropak, kantinplora, linterna eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez direla eraman behar jakitera eman dute XATeko kideek. Horrez gain, lehen eguneko bazkaria ere bakoitzaren kontura izango da.
Irteeran parte hartu nahi dutenek azaroaren 17a orduko eman behar dute izena udal liburutegian edo udaletxean. 5 euro ordaindu behar dira pertsonako.