Ranp Dance izeneko bideoa aurkeztu dute Ondarroako Kaia I dantza eskolako dantzari gazteek. Bideoak aurkezteko epea amaituta, ondarrutarrak finalerako sailkatu dira. Orain, ikusleek
botoa emateko aukera daukate azaroaren 21eko 23:59ak arte.
Posta elektroniko bakoitzeko
eguneko boto bat eman ahal da. Eta irabazlea zein izan den azaroaren 22an jakitera emango dute Gaztea irrati kateko Dida saioan.
Sariak. Entzuleen boto gehien jasotzen dituzten hiru bideoek 1.000 euro, 500 euro eta 300 euroko sariak eskuratuko dituzte, hurrenez hurren. Bestetik, epaimahaiak ere beste hiru sari banatuko ditu: talde onena (1.000 euro), bikote edo bakarlari onena (500 euro) eta bideo onena (500 euro).
HEMEN BOTOA, HEMEN