Iaz arrakasta eduki eta gero, Ondarroako Beikozinik Kabareta ikuskizuna eskainiko du aurten ere. Lau emanaldi emango dituzte: abenduak 5, 7, 8 eta 9. Emanaldia Beikoziniren ekoizpen propioa da. Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira. “Emanaldiak dena batzen du: afaria, musika zuzenean, kantariak, akrobatak, dantzariak, bakarrizketak eta sorpresak. Afari show bat da”, aurreratu dute.
Iaz, esaterakoa, abenduko emanaldietako sarrera guztiak agortu egin ziren. Ikusleek eskatuta, urtarrilean beste saio bat eskaini zuten. Hala eta guztiz ere, bateko eta besteko herritar asko ikuskizuna ikusteko gogoz geratu ziren. Horren jakitun, Beikozinik aurten ere errepikapena eskaini nahi izan du. “Iaz 1.000 lagun inguruk ikusi zuten, baina beste asko gogoagaz geratu ziren. Beraz, datozela aurten! Gainera, emanaldia edonork ulertzeko modukoa da!”.
Emanaldian ondoko artista ezagunek parte hartuko dute: Loli Astoreka, Fede Badiola, Yogurinha Borova, Ana Elordi, Miren Gonzalez eta Nahia Iparragirre. Musika arduraduna Jose Urrejola izango da, eta ikuskizunaren zuzendariak Paco Hernando eta Ines Uriarte dira. Teknikari lanetan Oli eta Alberto Markuerkiaga ariko dira.
Ikuskizunak sekulako oihartzuna eduki zuen, eta asko eta askoren ahotan egon zen. “Ikustekoa eta entzutekoa izateaz gain, bizitzekoa da“.
40 euro ordainduta, afaria eta ikuskizuna ikusteko aukera edukiko dute herritarrek. Eta erreserbak egin ahal dira Lekeitioko Dra! dendan, Beikozinin bertan edo telefonoz (94-683 28 99).
Iparragirre, Borova eta Elordi, ikuskizunean parte hartzen. Argazkia: Brontxe.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.