Berriatuan hasiko da domekan Euskerean Eupadea! lehiaketa
[ikus EGUTEGIA, TALDEAK ETA SARIAK]
Lehiaketa Herri eta Bixi pertsonaiek aurkeztu eta gidatuko dute. Ekimena babestu dute baita ere Lea Ibarreko Mankomunazgoak, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak eta eskualdeko udalek; tokiko zenbait enpresa eta kooperatibek ere babesa eman diote lehiaketari. Gazteek euskaraz eta euskaragaz gozatzeko antolatu dute lehiaketa, eta finalera heltzen diren lau taldeek lortuko dute saria. Egutegia. Adinaren arabera, bi talde egongo dira: 8-11 urte bitartekoak eta 12-16 urte bitartekoak. Eta lehiaketa bi fasetan banatuta egongo da: finalaurrekoak eta finala. Hain zuzen ere, lehenengo finalaurrekoa da domekan Berriatuan jokatuko dena. Horrez gain, beste hiru finalaurreko jokatuko dira: hilaren 25ean, Aulestiko Udal Aretoan (18:00etan) eta 26an, Etxebarriko frontoian (12:00etan) eta Munitibarko Udal Aretoan (18:00etan). Egun bakoitzari egokitutako taldeak zeintzuk diren zozketa bidez aukeratu dituzte antolatzaileek, eta Herribixik lehiaketarako egindako webgunean argitaratuta daude.[ikus EGUTEGIA, TALDEAK ETA SARIAK]
Finala abenduaren 2an izango da, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:00etan. Finalaurrekoetan mimika jolasa, taldekako show librea eta galderen jolasa egingo dituzte. «Show-ak gehienez ere hiru minutuko iraupena edukiko du».Gazteen artean erdaraz egiteko joera dagoela eta horregatik euskara sustatzen jarraitzeko beharra ikusten dutela esan dute antolatzaileekFinaleko ariketak. Finalerako sailkatzen direnek taldea aurkezteko bideo bat egin beharko dute. Horrez gain, taldekako show bat ere egin beharko dute; eskualdeko pasarte bat antzeztu beharko dute. Zein da zein? jokoa ere egingo dute, eta azkenik, Potokumeak ariketan bertso ezagunen errimak asmatu beharko dituzte. «Berdinketarik balego, galderen jolasari helduko genioke berriz». Antolatzaileek aurreratu dute saioaren amaieran eskualdeko sagar zuku naturala dastatzeko aukera egongo dela. «Gazteak protagonistak bihurtuz, lehiaketa parte hartzaile bat sortu nahi da». Gazteak euren artean harremantzeko bideak sortzea ere espero dute. Lea-Artibain gehien erabiltzen den hizkuntza euskara bada ere, gazteen artean erdaraz egiteko joera dagoela eta horregatik euskara sustatzen jarraitzeko beharra ikusten dutela esan dute antolatzaileek, «era dinamiko eta parte hartzaile batez euskararen alderik onena erakutsiz».