Emaitza onekin itzuli dira Donostiatik Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteko arraunlariak. Joan den zapatuan [azaroak 18] Benta-Berri kiroldegian lehiatu zen
XIX. Indoor Arraunketa Estropada Herrikoian parte hartu eta bi domina lortu zituzten.
Peio Mugira gazte mailako arraunlariak urrezko domina irabazi zuen eta
Marcos Chirut kadeteak zilarrezkoa.
Marcos Chirut eta Peio Mugira Isuntazko arraunlariak dominekin. Argazkia: Isuntza Arraun Elkartea
Guztira, 491k parte hartu zuten Donostiako ergometro txapelketan, kategoria desberdinetan banatuta. Isuntzatik
20 arraunlarik parte hartu zuten proban: 6 mutilek egin zuten alebin mailako proba, beste lauk lehiatu zuten txikien mailakoa eta 10 arraunlari aritu ziren kadete mailako norgehiagokan.
Gazte horien guztien lana nabarmendu dute Isuntza Arraun Elkarteko arduradunek. “Nahiz eta bi medaila lortu, eta Isuntzarentzat ongi etorriak izan, gazte guztiak Donostian egindako
ahalegina eta denboraldia hasi zenetik egiten ari diren
lana ere azpimarratzekoa eta txalotzekoa da”.
Horrelako emaitzak lortzea ez dela erraza gaineratu du Lekeitioko arraun elkarteak. “Eta horrek, ilusioz eta indarrez betetzen gaitu guztiok, aurrera egiteko”.