Atzo [azaroak 19] eguerdian Berrizen jokatu zuen Emakume Master Cup lau eta erdiko pilota txapelketako finalaurrekoa irabazita, elite mailako finalerako sailkatu da
Leire Etxaniz pilotari etxebarritarra.
Erraz irabazi zuen Etxanizek Leire Garairen kontra jokatutako partida.
18 eta 3 nagusitu zen Etxebarrikoa, eta txapela jokatzeko txartela lortu du.
Leire Garai eta Leire Etxaniz Berrizko finalaurrekoan. Argazkia: Emakume Master Cup
Finaletik kanpo. Lehen Mailako txapelketan aritu zen berriz,
Iratxe Ibarra markina-xemeindarra, baina ez zuen zorte bera eduki. Finaletik kanpo gelditu zen atzo, Eneritz Arrietaren kontrako finala galdu ondoren.
Emakumeen lau eta erdiko txapelketaren bi finalak
abenduaren 6an jokatuko dituzte,
Sopelan (Bizkaia). Lehen mailako finalean Maite Iriarte eta Eneritz Arrieta aurkituko dira aurrez aurre. Elita mailan, ostera, Maider Mendizabalen kontra jokatuko du Leire Etxanizek.