Santa Zezilia ospatuz, Markina-Xemeingo eta Berriatuko Tarine musika eskolak
Zertzelada Musikala eskainiko du eguenean [azaroak 23] Markina-Xemeinen eta Berriatuan. Aurreratu dutenez, musika eskolan egiten duten ekintzen erakustaldia izango da ekitaldia.
Markina-Xemeinen 17:30ean hasiko da ekitaldia, Kontzekupean. “Ekintza Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) antolatzen duen Musikalean ekimenaren baitan dago kokatuta. Beraz,
Musikalean abestiagaz amaituko dugu ekintza”, esan dute Tarinekoek. Musikalean ekimenaren helburua da musika ikasgeletatik ateratzea, eta horixe da Tarinekoek herri baten zein bestean egingo dutena.
Tarinek iaz Berriatuan eskainitako saioa. Argazkia: Tarine
Markina-Xemeinen
hiru-lau abesti eskainiko dituzte. Horretan, Tarineren tailerrean parte hartzen duten 4 eta 6 urte bitarteko ikasleek bi abesti eskainiko dituzte. Bestetik, solfeoan aritzen direnek beste pare bat abesti eskainiko dituzte. Ekitaldiagaz amaitzeko, parte hartzaile guztiek Musikalean abestia abestuko dute, batera.
Eta ekitaldiaren amaieran mokadutxoa jango dutela aurreratu dute.
Berriatuan ere antzerako ekimena egingo dute, egun berean,
18:30ean. “Ordu horretan udaletxera kalejira egingo dugu. Zertzelada Musikalak 18:45ean hasiko da udaletxean”. Aurreratu dutenez, musika eskolako ikasleek bizpahiru abesti eskainiko dituzte, eta azken kanta
Musikalean izango dela aurreratu dute.
Markina-Xemeinen egin modura, Berriatuan ere
mokadutxoa jango dute ekitaldia amaitu eta gero.
Bai Markina-Xemeinen eta baita ere Berriatuan ikasleak
kamiseta laranjagaz aterako dira kalera.