Lekeitioko Udalak
Sapur 5eko A partzelan (Aldamiz Etxebarria 28-30) dituen etxebizitza sozialak alokairuan emateko prozedura jarri du martxan. Azaroaren 10ean egindako Tokiko Gobernu Batzordean onartu zituzten oinarriak, eta udalaren
webgunean jarri dituzte ikusgai.
Daukaten asmoa partzela horretan dauden etxebizitza eta horiei dagokien trasteleku eta garajeak adjudikatzea dela jakitera eman du udalak. “Txanda ezberdinetan baremazio bidez”. Horrez gain, etorkizunean hutsik geratu daitezkeen etxebizitzak betetzeko
itxarote zerrenda ere osatuko dute.
Eskaerak aurkezteko epea
eguenean [azaroak 23] hasiko da eta
abenduaren 15eko 14:00ak arte egongo da zabalik, egun hori ere barne. Udaletxean edo
hirigintza@lekeitio.eus helbide elektronikora idatzita eskatu daiteke dokumentazioa.
Alokairuko kontratuaren iraunaldia
5 urtekoa izango dela zehaztu dute oinarrietan, berau sinatzen den egunetik hasita. Kontratu betetzerik ez balego, epea amaituta, etxebizitza berriro esleituko dute. Interesatuek bete beharreko oinarrizko baldintzak, erroldatze eta diru sarrerei dagokie.