Erroak Loran jaia, zapatuan, Berriatuan
[zuzenean iazko ARGAZKI GALERIA IKUSI]
[GOIKOLAU SARIA: BERRIATUKO FUTBOL TALDEARENTZAT]
Dena dela, bazkalaurreko ikuskizunek iraun bitartean, herritar batzuk inddarrak prestatzen ariko dira. Izan ere, Erroak Loran zerbait bada herritarrek herritarrentzako prestatutako festa da; ekintza guztietan herritarrak dira protagonista, baita janaria prestatu eta bazkarian zerbitzatzerakoan ere. Bazkarian parte hartuko duten herritar kopuru zehatza aurreratzerik eduki ez badute ere, Goikolauko kideek esan dute iazko antzera batuko direla. Hau da, 250 eta 300 pertsona artean batuko dira bazkaltzen. Bazkalostean ere musika. Bazkalostea ere girotsu joango da. Aurreratu dutenez, erromeria egingo dute. «Iaz herritarrak kantuan egitera animatzeko ekintza egin bagenuen ere, aurten erromeria egitea pentsatu dugu». Erromeria horretan ere herriko musikariak izango dira doinuak aireratuko dituztenak. IAZKO ARGAZKI GALERIA:




























































