Goikolau Saria, Berriatuko Futbol Taldearentzat
Goikolau elkarteak urtero Goikolau Sariak banatzen ditu. Eta jakitera eman dutenez, aurten Berriatuko Futbol Taldeari emango diote sari preziatua. Saria barikuan [azaroak 24] emango diote, 19:30ean, Berriatuko Ibarra futbol zelaian.
Herritarrengatik eta oro har, herriarengatik egindako lana ikustaraztea eta eskertzea izaten du helburu Goikolau Sariak. Iaz, esaterako, proba mundua saritu eta omendu nahi izan zuten, eta herriko probalari asko eta asko saritu eta omendu zituzten Berriatuko plazan egindako ekitaldi berezian.
Futbol taldeari saria eman eta gero, bertaratzen direnek gazteen futbol partiduagaz gozatzeko aukera edukiko dutela aurreratu dute; Berriatuak Ugaoren aurka jokatuko du, eta partidua 20:00etan hasiko da.
Goikolau kultur elkarteko kideek herritarrei Ibarra futbol zelaira hurreratu eta sari banaketa ekitaldiagaz eta partiduagaz gozatzeko gonbitea egin diete.