Gaztea irrati kateak urtero egiten duen Gaztea Dantzan lehiaketan entzuleen saria eskuratu du Ondarroako Kaia I dantza eskolako ikasleek egindako
Ranp dance bideoak.
Ondarrutarrek 888 puntu lortu dituzte. Atzetik geratu dira Basauriko eta Getxoko taldeak, 664 eta 601 puntugaz, hurrenez hurren.
Ondarrutarrek 1.000 euroko saria eskuratu dute. Epaimahaiak beste hiru sari banatu ditu: talde onena (
Let’s jazz bideoa), bakarlari onena (
Gure bazterrak) eta bideo onena (
Udaberri udazkenerako).