Anaitasun ospakizuna izango dute Beti Jai elkartekoek
Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteko kideek anaitasun ospakizuna izango dute abenduaren 8an. Aurten hildako bazkide guztien aldeko meza egongo da 12:30ean, Karmeldarren elizan, eta ondoren bazkaria 14:15ean, Oletan.
Oletara joateko autobusa 13:45ean irtengo da autobus geltokitik, eta bueltarako autobusa 18:00etan itzuliko da herrira. Parte hartu nahi dutenek Beti Jain eman behar dute izena; horretarako azken eguna astelehena [azaroak 27] izango da.