Ibon Iparragirre aske uztea eskatzeko Ondarroan egindako giza katea.
Atzo iluntzean [azaroak 23] egin zuten giza katea
Ondarroan, Ibon Iparragirreren askatasuna eskatzeko. Gaur goizean berriz
Galdakaoko ospitalearen aurrean elkartu dira Ibon hilzorian dagoela eta espetxetik ateratzea eskatzeko.
Giza katea Zaldupeko zubian hasi zen, eta Itsasaurreraino joan ziren bozgorailuetatik Ibon Iparragirre eta preso gaixo larrien askatasuna aldarrikatuz.
Herritarrek “Ibon etxea”, “Ibon SOS” eta “Nik ere salatzen dut”
aldarriak erakutsi zituzten. Lagun asko batu ziren.
Galdakaoko ospitalearen aurrean egindako elkarretaratzean “Ibon Iparragirre espetxean mantentzea
bizitzaren aurkako zinezko eraso bat” dela esan dute, eta nabarmendu dute “epaitegiak egiten duen luzapena presoarekiko tratu krudel eta gizabide gabea” dela. Gogora ekarri dute “Ibonek
soberan ez duen denbora galtzea dela guzti hori”, eta bere egoera larriak berehalako kaleratzea behar duela, “gaixotasun larriak, sendaezinak eta bere bizitzarentzat arrisku nabaria duten kasuetarako
Kode penalak jasotzen duen moduan”.
Galdakaoko ospitalean egindako elkarretaratzea.
Elkarretaratzea amaitu ondoren
Ibon eta gaixo daude presoak kalera! zioen pankarta bat zabaldu dute Galdakaoko ospitaleko larrialdietako eraikinetik, eta Ertzaintzak hiru lagun identifikatu ditu.
Galdakaoko ospitaleko eraikinean jarri duten pankarta.
HONEKIN LOTUTA