Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera 2017ko ekainaren 1etik irailaren 30era
85.545 erabiltzaile izan ditu Isuntza hondartzak eta erabiltzaileen ur kontsumoa
%31,86an jaitsi da. Lekeitioko Udala pozik agertu da emaitza horregaz eta guztien kontzientziazio eta inplikazioagaz helburua «soberan» lortu dela azpimarratu dute.
Lekeitioko Udalak aurtengo udan izan duen helburuetako bat izan da Isuntza hondartzako dutxetako ur-kontsumoa %5 jaistea. Azaldu dutenez, hondartzak, uda sasoian, 82.000 erabiltzaile inguru izaten ditu, eta erabiltzaile bakoitzak 22 litro eguneko kontsumitzen ditu. Hori dela eta, Isuntza hondartzako erabiltzaileei uraren erabilera egokia egitea eskatu zien udalak, eta helburua betetzea lortu dute.

Lekeitioko Isuntza hondartza.
Isuntza hondartza Bizkaiko hondartzen kudeaketa integratuko sisteman sartu zen 2006an, eta ISO 9001 (Kalitatea) eta ISO 14001 (Ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak lortu zituen. Geroztik, urtez urte berritu dituzte, horretarako araututako prozedurak bete ostean.
Hondartzaren erabilpen egokia bermatzeko, Lekeitioko Udalak bere erabilera arautzeko ordenantza onartu zuen (2014/05/08ko BAOn argitaratuta). Biak
web orrian aurkitu daitezke.