Markina-Xemein eta Berriatuko Tarine musika eskolako ikasle eta irakasleak kalera atera ziren joan den astean Santa Zezilia ospatzeko. Bi herrietan emanaldi xumeak eskaini zituzten, eta dena «uste bezala» atera zela esan dute.

Tarinek Santa Zezilia egunean Berriatuan eskainitako emanaldia.
Markina-Xemeinen Kontzekupean eskaini zuten Zertzelada Musikala izeneko emanaldia. «Kontzekupea eta inguruak bete-bete egin ziren. Emanaldia arrakastatsua izan zen», gaineratu dute Tarineko ordezkariek.
Berriatuan ere emanaldi bera eskaini zuten udaletxeko eskaileretan. «Eguraldia ere aldeko eduki genuen, eta horrek ere asko laguntzen du».
Kamiseta laranjak soinean jantzita, musika eskolatik kanpora ateratzeko helburuagaz egin zuten emanaldia.
Santa Zezilia pasata,
hurrengo emanaldia abenduaren 21ean eskainiko dutela aurreratu dute. «Ekitaldi hori handia izango da».

Tarinek Santa Zezilia egunean Markina-Xemeinen eskainitako emanaldia.