Gaur goizean jakitera eman du aldaketa Asegarce pilota enpresak. Azaldu dutenez, atzo gauean [abenduak 3] Baraibarko pilotariari ezkerreko
oineko hatz lodian egindako erradiografiak ez zuen arazo larriegirik erakutsi, eta beraz, hamabost egun barru prest egongo litzateke berriz jokatzeko. Bien bitartean,
Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarra izango da minduta dagoen L.Galarzaren ordez EPELren binakako txapelketa jokatuko duena.
Andoni Aretxabaleta pilotari ematen.