Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, udalak berak Kitto Elkarteagaz eta
Leartibai Garapen Agentziagaz elkarlanean kaleratutako Lekeitioko Bonoa agortu egin da. Herriko dendetan erosteagatik beherapena daukaten txartelak abenduaren 1ean jarri zituzten herritarren edo erosleen eskura, eta dirudienez harrera ona izan dute; ekimenaren
600 bonoak jadanik agortu egin dira.
Bestalde, bonoak
urtarrilaren 6ra arte erabil daitezkeela gogorarazi dute, erakusleihoan kartela duten saltokietan.