Miguel Angel Aja Raposo ONCEko banatzaileak zortea banatu du berriz ere, Markina-Xemeinen. ONCEko
61842 zenbakiaren 10 kupoi saldu zituen atzo [abenduak 12], eta guztira 350.000 euro banatu ditu.
“Pozik” zegoen gaur goizean ONCEko banatzailea. Kupoi gehienak
Markina-Xemeinen saldu dituela azpimarratu du, eta zortedunen bat eskerrak ematera ere joan zaiola aitatu du.

Miguel Angel Aja Raposo ONCEko banatzailea.
Apirilean
21 urte egingo ditu banatzaile modura Miguel Angel Aja Raposok, eta atzokoa ematen duen bosgarren sari nagusia izan da. Atzo gauean telebista ikusten zegoela eraman nuen ezustekoa. “Emazteak haserre ere egin zidan egin nuen garrasiagatik”.
Bost sari nagusiez gainera, 2015 urtean, barikuko ONCEko 92.584 zenbakiaren 21 kupoi saldu zituen, eta 100.000 euroko sari bat eta 600 euroko 20 sari eman zituen, guztira 112.000 euro.