Ertzaintzak jakitera eman duenez, 03:30ean gertatu da istripua. Renault Megane markako autoa gidatzen zihoan gidariak kontrola galdu du eta Plazakolako zubiko hesia apurtu ostean Artibai ibaira erori da. Gidaria Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute. “Ez zegoen larri”, esan du Ertzaintzak. Gidariak positibo eman du alkoholemia kontrolean.
Suhiltzaileak 11:00ak aldera hurreratu dira Plazakolara eta autoa ibaitik atera dute.
Autoa uretatik atera duten momentua.