Bigarren garaipena lortu du Andoni Aretxabaletak Binakako Txapelketan
Urretxuko Ederrena frontoian jokatu zuen atzo [abenduak 13] Andoni Aretxabaletak Urrutikoetxeagaz batera, eta aurrekoan bezala, puntua eskuratu zuen bikoteak, Irribarriari eta Merino IIari 22-14 irabazita.
Partida bikaina jokatu zuen, berriz ere, Markina-Xemeingo pilotariak, nahiz eta eskumako eskuagaz justu samar amaitu. Urrutikoetxea izan zen protagonista nagusia, eta Aretxabaletak markagailua 22ra arte eramaten lagundu zion. Urrutikoetxea eta Aretxabaleta aurretik joan ziren partida osoan, baina gogor borrokatu behar izan zuten irribarria eta Merino II.ari irabazteko. 17 eta 14 ere hurreratu ziren urdinak markagailuan.
Txapelketan aurrera. IƱigo Simon Asegarceko medikuak jakitera eman duenez, Ladis Gararzak gaixoaldian jarraituko du. Azken mediku txostenak ez du zehazten zenbat denboran jarraituko duen jokatu ezinik. Hortaz, Andoni Aretxabaletak jarraituko du haren hutsunea betetzen: “Niretzako aukera ona da, ea eskuak gogortzen ditudan”, esan du pilotari markina-xemeindarrak.