Ondarroako enpresa batek bere
bi ontziak saldu berri ditu, eta LAB sindikatuak esan du salmenta horregaz batera
arrantza eskubideak ere galdu egin direla. Gaineratu dute “eskubideek eta baimenek unibertsalak behar dutela izan”, euren esanetan “publikotasunetik lortu zirelako”. Azpimarratu dute
Europar Batasunak bere garaian “doan” eman zituela bamen horiek bertako uretan arrantzatu ahal izateko. Gaur goizean [abenduak 15] egin dute protesta Ondarroako portuan.
Esan dute Eusko Jaurlaritzak, Gobernuek, Industria 4.0 planak eta antzekoek ezer gutxi egiten dutela baimen eta eskubide horien kontrol publikoa bermatzeko.

LAB sindikatuko kideak gaur goizean Ondarroako portuan egindako protestan.
LAB sindikatuko ordezkariek esan dutenez “euskal portuetako egoera hain
larria izanik, batez ere Ondarroako portuan gertatzen ari dena,
egoera jasanezina da. Ondarroako portua alturako eta baxurako ontzirik gabe geratzen ari da, eta horrekin batera baita lizentziarik gabe ere, bata saltzerakoan bestea ere saldu egiten baitute”. Gaineratu dute etorkizunean,
“epe oso laburrean”, balitekeela euskal portuak arrantza baimenik gabe geratzea. “Egoera hau txarrera gehiago ez joateko, exijitzen dugu gure ontziak eta gure eskubideak hemen mantentzea, eta armadoreek mantendu ezin baldin badituzte publikotasuna ematea eta
Eusko Jaurlaritzak parte hartzea eskubide horiek bertan geratzeko”.
HONEKIN LOTUTA: Ondarroako alturako txalupa bi “saltze bidean” daudela salatu du LAB sindikatuak