Senideei babesa indartzeko unea da lelopean, Etxeratek Etxerat Lagun egiteko kanpaina hasi du gaur [abenduak 16] Lea-Artibain. Kanpainari hasiera emateko, Lea-Artibaiko hainbat presoren senideak Ondarroan batu dira gaur eguerdian.
Etxeratek urrats berri bat aurrerantze emateko erabakia hartu du: Presoen laguntza juridikoaren eta osasun laguntzaren ardura hartu du zuzenean elkarteka.
Hala, Etxerat Lagun egiteak hiru modutako laguntza bermatzen duela azaldu dute: osasun laguntza, laguntza juridikoa eta senideei laguntza. “Etxerat Lagun ekimena Etxeratekiko elkartasun sentimenduak dituzten norbanako eta eragileak bilduko dituen ekimena da. Elkartea lagundu nahi duen edonor izango da Etxerat Lagun”.
Etxerateko kideak, Ondarroan egindako agerraldian.
Beraz, aurrerantzean Etxeratek bi eremutan lan egingo du: ikuspegi juridikotik espetxeetatik presoak etxera bidean jartzeko abian jarri ahal diren ekimen juridiko guztiak martxan jarriko dituzte, eta bestetik, oinarrikzo giza eskubideen defentsarako eta espetxean jarraitzen dutenen bizi baldintzak hobetzeko lanean jarraituko dute. “Etxeratek bere gain hartutako erronka hori bermatu ahal izateko, euskal jendartearen laguntza eskatzen dugu”.
Elkarteko kideak Etxerat Lagun egiteko inprimakiak banatzen ari badira ere, Internet bidez ere egin ahal dela gogora arazi dute. “Edo nahiago duenak Etxeraten kontu korrontean nahi duen diru ekarpena egin ahal du”. Ondokoak dira kontu korronte zenbakiak:
Kutxabank: ES17-2095-5041-19-1062675540
Laboral Kutxa: ES54-3035-0025-88-0250083941
Oraingoz, Etxeraten jarduna ziurtatzeko, helburu nagusia dirua batzea dela esan dute. “Horretarako kuotakideak lortu behar ditugu, eta horretara zuzentzen ari gara gure kanpaina”. Gaineratu dute preso bakar bat ere laguntzari gabe ez egoteko saiakera egiten ari da Etxerat.
Bestalde, elkarteari laguntzeko modu asko daudela ere gaineratu dute: “Ekarpen ekonomiko batekin, baliabide edo ezagutzen bitartez, ekimenetan lagunduz…”
Kolektiboko presoen kopurua (314 preso) jaisten doan bitartean, beharrak ere ugaldu egiten direla azaldu dute. “Datuak gordinak dira eta preso gaixoen kopurua modu kezkagarrian gorantza doa”
Etxeraten lana. Euskal preso politikoen senitartekoek eta lagunek jasaten dituzten giza eskubideen urraketez informazio emateko eta urraketa horiek salatzeko lanean ari da Etxerat elkartea. Horrez gain, presoen urruntzearen eragina jasaten dutenei laguntza eman eta sostengua eskaintzen die.
Euskal jendartearen gehiengo osoa gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztearen eta gainerako presoak hurbiltzearen alde dagoela ere gaineratu dute.
Urteak pasata ere, hitz egin ezinik jarraitzen dutela agertu dute Etxerateko kideek. “Guk ez dugu aukeratzen senideak izatea, baina biktimak gara, kondena betetzea guri dagokigu baita ere”.
Kolektiboko presoen kopurua (314 preso) jaisten doan bitartean, beharrak ere ugaldu egiten direla azaldu dute. “Datuak gordinak dira eta preso gaixoen kopurua modu kezkagarrian gorantza doa”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.