Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek parte hartzen duten
Chichinabo Cabaret antzerki musikala ikusteko aukera egongo da Gabonetan, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean.
Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 6ra eskainiko dituzte emanaldiak. Saioak 21:00etan hasiko direla iragarri dute. Guztira hamar saio eskainiko dituzte.
Zozketa. HITZAk
hilaren 28ko emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu harpidedunen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 21eko 16:00ak baino lehen deitu beharko dute (94-684 44 36).

In?aki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrak, ‘Chichinabo Cabaret’ antzezten.
Chichinabo Cabaret 2015eko abuztuaren 21ean estreinatu zuten, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Eta bere garaian
Cabaret Chihuahua-k edukitako arrakasta lortu du bigarren obrak horrek ere. Horren adibide da askotan sarrerak agortu ere egin izan direla.
Ironia oinarri hartuta, antzerki musikalak gaur egungo gazteriak lan munduan barneratzeko dituen zailtasunak jorratzen ditu. Hala, bere garaian
Cabaret Chihuahua-gaz egin modura, ikuskizun honek ere umorea du ardatz.
Lea-Artibai eta Busturialdeko aktoreekin batera,
beste hainbat aurpegi ezagunek ere parte hartzen dute ikuskizunean: Mitxel Santamaria, Irene Bau, Jon Casamayor, Izaskun Fernandez, Quique Gago, Olatz Ganboa, Karmele Larrinaga eta Itxaso Quintana.