Atzo [abenduak 18] eraman zuten Madrilgo (Espainia)
ospitale batera, baina gauera orduko presondegira eraman zuten berriz ere. Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez “iragan astean
eztulka hasi zen eta asteburuan areagotu egin zaio. Hori dela eta espetxeko medikuak ospitalera bidali zuen atzo”. Plataformatik esan dute “
harrigarria” bada ere asteburuetan ez dela medikurik egoten.
Maiatzean ere eraman zuten Gregorio MaraƱon ospitalera eztula zeukala eta, eta azkenenan pneumonia diagnostikatu zioten.
Gogoratu dute Iparragirrek espetxean jarraitzea eta
baldintzapean aske ez uzteko erabakia Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epailearena dela. Berak nahi duenean sinatu dezake preso ondarrutarra aske uzteko sinatu beharreko dokumentua.
Plataformak gaineratu du presoaren egoera “
delikatua” dela eta Ibonen berehalako askatasuna eskatzen dutela. Azken egunetan zabaldutako zenbait informazio oker direla eta Iparra Galdu Baik plataformak edozein informazio zabaldu baino lehen
zuhurtziaz jokatzeko eskatu du.

Domeka eguerdian Ondarroan egin zuten elkarretaratzea. Argazkia: Iparra Galdu Baik
HONEKIN LOTUTA: