Urtarriletik aurrera martxan egongo diren Zelaiberri proiektuaren eta hondakin organikoak biltzeko sistemaren berri emateko batzar irekia deitu du
biharko [abenduak 20] Markina-Xemeingo Udalak.
18:30ean izango da batzarra, udaletxeko
osoko bilkura aretoan.
Lea-Artibai eskualdean ezartzen hasi diren
hondakin organikoa batzeko proiektua zertan datzan ezagutzera emango dute, alde batetik. Sistema berria herrian zelan gauzatuko den azalduko dute, pausorik pauso. Orain arte, Ondarroan, Berriatuan eta Lekeition egin duten modura, aste honetan informazioa postontzietara helduko zaie herritarrei, eta urtarrilean, informatzaileak joango dira etxerik etxe sistema berriaren azalpenak eman, zalantzak argitu eta berziklatzeko kit-ak banatzen.

Zelaibarri proiektuaren infografia. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Bestalde, udalak prest daukan
Zelaibarri proiektua ere ezagutzera emango diete herritarrei. Udalak aurreratu duenez, urtarrilean hasiko dira lanak eta 2019 urte hasierarako amaituta egotea espero dute. Xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izateagaz gainera, proiektuaren emaitza erakusteko prestatu dituzten infografien proiekzioa ere egingo dute batzarrean.
HONEKIN LOTUTA:
Zelaibarri proiektua