Alejandro Arrieta markinarrak eraman du Lekeitioko San Tomas azokako mahairik onenaren saria
[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Etxabereak. Ortuariez gain, txerriki, ahate produktu, gazta, gozo, txakolin, olio eta eztia ere egon dira aukeran, eta nekazaritza eta artisautza postuez gainera, Lea-Artibaiko etxabereek ere izan dute lekua azokan. Plazako eskaileren ondoko sokan lotuta egon dira handiak: behi, idi eta zaldiak. Erdirago untxi, oilo, ahuntz eta ardiak. Guztiek eragin dute ikusmina, baina batez ere txerri emeak eta bere txerritxoak. Ikusi, erosi eta zer edo zer hartzeko bilgune ere izan da azoka. AEKren txosnak eta herriko eskoletako postuek ere arrakasta handia eduki dute, ilarak egin dira eguerdian zer edo zer hartu edo taloak erosteko. Lekeitioko Eskolakoak Lekeition ospatuko den Eskola Publikoaren Jairako materiala ere saltzen ibili dira. Gabonetan ere egongo direla kalean esan dute: abenduaren 23, 28, 29, 30, eta urtarrilak 4 eta 5, Eskolapean edo dendan. Abenduaren 31n, plazan.[Zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Bestalde, elkartasunerako aukera ere egon da. Elikagaien Bankuari laguntzeko euro baten trukean jolas edo ipuinak erosi zitezkeen, eta Donahue sindromea duen Maialen Aulestiaren aldeko postua egon da kamisetak saltzen. Aurten Lekeitioko San Silbestre lasterketa Maialen Aulestiaren alde egingo da, eta kamisetak erostera animatu dute. Preso gaixoak etxera ekartzeko aldarria ere ez da falta izan. Elkarretaratzean bildu dira plazako kioskoaren ondoan.