Markina-Xemeingo Caritasek antolatuta, arropa eta zapata batzea egingo da datorren astean.
Eguaztenean [abenduak 27] eta
eguenean [abenduak 28] egingo dute bilketa, hain zuzen, eta arropak eta zapatak
17:00etatik 19:00etara eroan beharko dira Elizetxeko geletara.
Betiko moduan, arropa eta zapatak egoera onean eta ondo zarratutako poltsetan eroatea eskatu dute egitasmoaren antolatzaileek.
Arropak eta zapatak Caritas eta Rezikletaren artean sortu den arropa eta zapaten tratamendu eta berziklapenerako kooperatibara bideratuko dituzte. Kooperatibaren bitartez, 30 lanpostu sortu dira langabetuentzat eta 250 pertsonei laguntzen diete.