Markina-Xemeingo Gimnastika Erritmikoko taldeak erakustaldia egingo du
zapatuan [abenduak 23] Uni frontoian.
17:00etan hasiko da ikuskizuna eta jaialdiaz gozatu nahi duen herritar oro gonbidatu dute bertara; sarrera doan izango dela jakitera eman dute antolatzaileek.
Markina-Xemeingo taldea osatzen duten
51 gimnastikalariak aterako dira frontoi nagusiko kantxara, txikienetik kadeteetarainoko kategoria guztiak, bai eta gaur egun Eibarko Ipuruan dabilen Markina-Xemeingo Alaitz Aranbarri gimnastikalaria ere.”Txikienak 21 izango dira”, zehaztu dute.
Txapelketetan parte hartzen duen Markina-Xemeingo Gimnastika Erritmikoko talde osoa.
Talde bakoitzak ariketa bat egingo du, eta Gabonei lotutako bereziak ere eskainiko dituztela aurreratu dute.
Ikuskizuna amaitutakoan
otzararen zozketa egingo dute.