Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkartearen
ibilbide osoa gogora ekarriko dute
abenduaren 29an, 19:00etan, herriko kultur aretoan egingo den ekitaldian. 40 urte betetzen ditu aurten Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak eta ekitaldi “xume bezain polit” bategaz ospatu nahi dute.
E
lkarteak jaiotzetik gaur egunera arte egin duen ibilbidea oroitu eta burutu duen lana ikusi ahal izango da ekitaldirako
beren-beregi prestatu duten dokumentalaren bidez. Txirrindulari elkartekoek azaldu dutenez, aurretik filmatuta zegoena digitalizatu eta gaur egunera artekoagaz batu dute 40 urteetako errepasoa egiten duen
dokumentala osatuz. Egin diren lasterketak bai eta bertatik igaro diren txirrindulari zein
urte luze hauetan txirrindularitzaren inguruan lanean jardun duen pertsona oro izango dute gogoan beraz, bideo emanaldi berezian.
Markina-Xemeingo Eskolarteko txirrindulari lasterketa. Argazkia: Jabi Gorbea
Jabi Gorbea Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteko kideak azaldu duenez Lea-Artibai eskualdeko
500dik gora neska-mutil igaro dira taldetik urte guzti hauetan. “Azken denboraldian 33 gaztetxo izan ditugu eta datorren urtean ere antzeko kopurua egotea espero dugu”.
40 urtetako errepasoagaz amaitzeko, aurten egin diren ekintzak oroitu eta aurrera begirako asmoak ere azalduko dituztela jakitera eman du txirrindulari elkarteko kideak. “Zeintzuk lasterketa egin diren eta taldea nortzuk osatzen dugun ere azalduko dugu”.
Bestalde, federatu nahi duenarentzat, lizentziak ateratzeko bi egun zehaztuko dituztela esan du, eta horren berri ere emango dute ekitaldian. “Bazkide egiteko aukera ere badauka nahi duenak”.
Amaieran 40. urteurrenaren harira atera duten
kamiseta aurkeztuko dute, eta
luntxa ere egongo da.
HONEKIN LOTUTA: Felix Pertika Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteko kideari egindako elkarrizketa