Lea-Artibai Amankomuazgoak eskualdeko hainbat udalekin elkarlanean martxan jarritako gazteentzako Gababus autobus zerbitzuaren balorazio positiboa egin du. Jakitera eman dutenez, bost urtean zerbitzuaren erabilera “etengabe” hazi da; 2013tik 2017ra %33ko igoera egon da. Horren jakitun, aurten ere zerbitzua eskainiko dutela aurreratu dute.
Eskualdeko gazteei Lea-Artibaiko herrietako jaierata “modu seguruan joan eta itzultzeko” aukera eskaintzeko asmoz sortu zen Gababuz zerbitzua 2013an. “Lehen urtean 1.533 erabiltzaile zenbatu ziren, eta 2017an 4.733 izan dira”.
Erabiltzaileen bilakaera, urtez urte:
- 2013: 1.533
- 2014: 3.443
- 2015: 3.812
- 2016: 4.692
- 2017: 4.733