Urtero bezala, Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari elkarteak Gabonetako zozketa egin du, eta 2017ko Gabonetan antolatutako zozketaren 500 euroko sari nagusia
7465 zenbakia daukanak eramango du aurten etxera.
Urtarrilaren 5ean egin zituen zotz Markina-Xemeingo elkarteak abenduan elkartearen dendetan banatu dituzten txarteletako zenbakiak, eta irabazleak eta ordezkoak
barikuan [urtarrilak 12] Kontzekupean egingo duten ekitaldera joan beharko dira saria jasotzera.
Guztira
hamahiru sari banatuko dituzte: 500 euroko sari nagusia, 250 euroko sari bi eta 100 euroko hamar sari.
Elkarteak jakitera eman duenez, irabazleak eta ordezkoak nahitaez agertu beharko dira
20:30ean hasiko den sari banaketara bonu txartela jasotzera; agertzen ez dena sari barik geratuko dela zehaztu dute.
Behin bonua hartuta, irabazleek sei egun edukiko dituzte (urtarrilaren 15etik 20ra) sariak elkarteko dendetan gastatzeko. Guztira, 49 establezimenduk osatzen dute elkartea.
Hauek izan dira 2017ko zozketako
zenbaki saridunak:
- 500 euroko saria
7465 (ordezkoa 13113)
- 250 euroko sariak
9978 (ordezkoa 10600)
4052 (ordezkoa 21639)
- 100 euroko sariak
3498 (ordezkoa 11214)
0913 (ordezkoa 8169)
21545 (ordezkoa 8221)
9079 (ordezkoa 17000)
4265 (ordezkoa 8826)
21815 (ordezkoa 12352)
16576 (ordezkoa 7183)
3900 (ordezkoa 10815)
8762 (ordezkoa 9747)
2791 (ordezkoa 3526)