Beste lau urtez Ikusgarri aretoa erabiltzeko aukera izango du Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak. Abenduaren 29an sinatu zuten hitzarmena Lekeitioko Udalagaz, eta
2021eko abendura arte egongo da indarrean, Lekeitioko Udalak eta aretoaren jabetza duen udalerriko Parrokiak daukaten alokairu kontratuaren epe berean, hain zuzen.
Erabilerarako hitzarmena sinatzeagaz gain, Zinemazaleen Elkarteak hirugarren urtez, Ikusgarri aretoan ekintza kultural ezberdinak antolatzeko konpromisoa hartu duela jakitera eman du udalak. “2017 urtean antolatutako ekintzek oso erantzun ona izan zuten, 2.500 eta 2.800 herritar hurbildu baitziren”, nabarmendu dute.
Ekimen gehiago. Guztira,
hamalau ekintza antolatu zituzten iaz Ikusgarri aretoan: kontzertuak, antzerkiak, bakarrizketak eta hitzaldiak. Aurtengo helburua ekintza kopurua gehitzea izango da, eta beraz, 2018 urteari begira, udalak diru kopurua handituko duela azaldu du. Hala,
15.000 euro bideratuko dituzte horretara.
Bestalde, aretoaren zerbitzuak hobetzeko zenbait inbertsio ere egingo dituztela gaineratu du udalak. Esate baterako,
25.000 euro bideratuko dituzte argi eta soinu ekipo berria erosteko.