Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Arretxinagan dagoen Xemeingo udaletxe zaharra konpontzen hasiko da Markina-Xemeingo Udala

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/01/11
Teilatua konpondu, eraikinaren barrua hustu eta inguruko txabola eta eraikinak bota ondoren, Arretxinagan dagoen Xemeingo udaletxe zaharra biziberritzeko lehen faseari ekingo dio orain, Markina-Xemeingo Udalak. Hastear dagoen fase honetan igogailu bat jarri eta komun berriak egingo dituzte. Horrez gain, iriste erraztasuna bermatzeko beherengo solairuko lurra berdinduko dute. “Kanpotik erabiltzeko moduko komunak izango dira eta ondoan aerotermia berogailu sistema gordeko duen aretoa kokatuko da”.
Xemeingo udaletxe zaharra.

Xemeingo udaletxe zaharra.

Udalak jakitera eman duenez, lehen eta bigarren solairuak, berriz, altxatu egin beharko dira maila bat. “Izan ere, herriko musika eskola bertan kokatzea da asmoa, eta hormak hosgabetu egin behar dira”. Eta horretarako beharrezkoa dute altuera gehiago ematea. Eskailera konpondu eta emergentzia irteera bat ere eraikiko dute plataforma baten bidez. Azaldu dutenez, egitasmo osoaren proiektu guztia eginda dago, eta etenik barik aurrera eraman nahi dituzte faseak, musika eskola datorren ikasturterako bertan martxan egoteko. Hala, lehen fasearen atzetik bigarren faseari ekingo lioke udalak, eta lanak irailerako amaitzea dute asmoa. Sei gelatan. Lehenengo solairuan kokatuko da musika eskola, eta sei gelatan banatuta egongo da. Beheko solairuan, berriz, beste bi gela egongo dira, sukalde txiki bat eta biltegi bat. San Migel jaiak antolatzen dituen Arretxinagako Jai Batzordeak ere izango duela bere lekua jakitera eman du udalak, eta beraz, data horretarako lanak amaituta egotea komeni dela nabarmendu dute. Lehen bi faseak amaituta, hirugarren bat etorriko litzateke. Azken fase horretan gorengo solairuaren konponketa egingo litzateke, baina, oraindik, solairu horren erabilera zehaztu eta zelan egin aztertzen dabiltzala esan dute. “Gela handi bat egitea ere aurreikusten dugu, emanaldietarako, eta mugitu daitezken hormak ere jarri daitezke solairuari erabilera anitz emateko”. Arretxinaga inguru interesgarria dela dio udalak, ondareari dagokionez, eta udaletxe zaharra animazio motor modura jarrita, plaza, ermita bai eta zubiko mailadia ere, ekimenak antolatzeko gune aproposak izan daitezkeela adierazi dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.