Iaz baino bikote bat gehiago izango du aurten, urtero bezala Lekeitioko trinketean jokatuko den
XIII. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketak. Domeka honetan [urtarrilak 14] hasiko dira norgehiagokak, 09:30ean.
Zazpi bikote ibiliko dira aurten, txapelaren bila:
- Telleria (Mallabia) – Conde (Elgoibar) – 2017ko txapeldunak
- Kalzakorta (Gizaburuaga) – Arrate (Lekeitio)
- Astigarraga (Deba) – EgaƱa (Mendaro)
- Laka (Mendexa) – Moral (Lekeitio)
- Jaunarena (Garzaron-Nafarroa) – Foster (Lekeitio)
- Beraza (Elgoibar) – Etxebarria (Elgoibar)
- Gandiaga (Berriatua)- Pradera (Mallabia)
Antolatzaileek zehaztu dutenez, gaztena, 40 urte dituen Pradera mallabitarra da eta nagusiena 64 urteko Astigarraga.
2017ko partaideak. Argazkia: Beteranoen Txapelketa
Ligaxkako sailkapena domekan [urtarrilak 14] hasi eta otsailaren 25an amaituko dutela jakitera eman dute, eta aurrean gelditzen diren lehen laurak finalaurrekoetara igaroko dira. “Txapelketa honetan tanto kopuruak ez du zer ikusirik, eta horregatik joko polita eta bizia ikusteko aukera egoten da”.
Urtero bezala, partidak domeka goizeero jokatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan, pilota goxoagaz.
Hiru partidagaz estreinatuko da 2018ko txapelketa:
- 09:30etan: Gandiaga-Pradera/Kalza-Arrate
- 10:15ean: Asti-Egan?a/Moral-Laka Goizeko
- 11:00etan: Jaunarena-Foster/Telleria-Conde