Zapran gagoz Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiaren baitako ekitaldien barruan,
zapatuan [urtarrilak 20]
Bazan kalabazan! ipuin kontakizuna ikusteko aukera egongo da Lekeitioko
Barandiaran aretoan. Bi emanaldi egongo dira,
11:00etan eta 12:00etan. Ikuskizuna Ana Meabe aktore lekeitiarrak eskainiko du. Sarrerak bi euro balio ditu. Emanaldia 4 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago.

Ana Meabe aktorea, ‘Bazan kalabazan’ antzezten. Argazkia: Marie de Jongh.
Sinopsia: “Kalabaza magikoa gaixorik dago oso; hiltzen bada, barruan gordeta dituen ipuinak betirako galduko dira, mendeetan kalabaza barruan pilatzen joan diren mundu osoko ipuinak. Aurrerantzean, inork ezin izango du esan
Hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan! Marilurrek (Ana Meabe) kalabaza sendatzeko mandatua jaso du. Horretarako, kalabaza magikoa dagoen gordeleku sekreturaino joan beharko du”.
Ana Meabe (Lekeitio, 1970). Ana Meabe Anakabe antzerkia, ipuin kontalaritza eta telebistan lan egin duen aktorea da. Urteak dira Marie de Jongh antzerki konpainiarekin lanean diharduela, eta maila internazionaleko hainbat sari eta errekonozimendu izan dituzten obretan paper garrantzitsuak antzeztu izan ditu. Telebistako Goenkale telesailean ere lan egindakoa da, eta azpimarratzekoa da ipuin kontalaritzan egiten duen lana.